XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Problemak, problemak, problemak besterik ez
- Zatok Arabel, polit hori, hartu telefonoa eta esazu
Arabelek aurikulara hartu zuen, Jones andrea ateraino joan zen eta bi poliziarekin topo egin zuen atean.
Garrasi bat egin zuen Jones andreak.
- Alferrik bidali zaituzte alproja bikote horrek bere zortzirehun eta hamazazpi liberak kobratzeko preso eramatera.
- Hanketatik heldu, buruz behera jarri eta irailerarte astintzen banauzue ere ez dauzkat!.
Poliziek ezertxo ere ez zutela ulertzen ematen zuen eta hauetako batek esan zuen: - Oker zaudela uste dut.
Ez gatoz zu hankaz gora jartzeko asmotan, honako hau ezagutzen al duzun galdetzea da guk nahi duguna.